Kaixo mundua!
Egunero gabiltza gauza berriak irakurtzen, buruan pilatzen, ikasten. Baina gai interesgarri asko lerroen artean geratzen zaizkigu abandonatuta, memoriaren mapan ahaztuta. Horregatik erabaki dut handik eta hemendik ikusitakoarekin txoko hau sortzea, irakurri eta entzundako horiei atentzio biziagoz begiratzeko, ertzetik.
Gune honek ez dauka aparteko helbururik ez bada nire oharrak antolatuta mantendu eta interesezko gaiei buruz idaztearena. Hortik aurrerakoak, denborak esango ditu.