Euskalbar 3.0 argitaratua
Aurreko asteko aurrerapenaren ondoren dagoeneko argitaratu dugu Euskalbarren 3.0 bertsioa. Oraingo honetan ordea, Mozillaren gehigarrien gune ofizialean (AMO) jarri dugu. Gune publikoan eskuragarri egon aurretik baina, erabiltzaileen berrikuspen positiboak behar dira. Behin hori lortuta, Euskalbar gune publikoan egongo da denon eskura eta eguneraketa automatikoa martxan jarriko dugu.
Probagunea atzitzeko AMOn erregistratzea beharrezkoa da eta ezarpen pertsonaletan Probagunea ikusi? markatuta eduki behar da. Euskalbar ez dugu ohiko gunean zuzenean jaisteko moduan utzi AMOko onarpena azkartu nahian erabiltzaileen berrikuspenak jasotzeko. Sentitzen dugu nahas-mahas hau baina gertatu beharreko zerbait da harik eta euskararen agerikotasunean beste urrats bat eman nahi badugu.
Jaitsi Euskalbar 3.0
Eguneraketa: Dagoeneko Euskalbar onartu dute gune publikoan eta zuzenean jaitsi dezakezue. Eskerrik asko zuen iritzia eman duzuen guztioi!
Urria 11th, 2007 at 13:04
Egunon!
Euskalbar barran, billatzen dan lekuan, eskumako botoiari sakatu eta hamairu leku markau leikez, barran bistan egon deitxian. Aukeretako hobespenetan, konsulta aurreratuan 18 leku markau leikez, “Enter”-ekin.
Ba danak eztia kabitzen barran, eta ezta pestaƱia agertzen ezkutuan geratutakuak ikusi ahal izeteko: azkenengo geratzen dianak eztia ikusten, eta kitxo. Nik uste dot hori hobetu ero aldatu in leikela, ahal bada.
Beste barik, ondo izen
Nerea Areta
Urria 11th, 2007 at 15:30
Badakigu pantailaren bereizmen handia izanda ere ez direla botoi guztiak sartzen barran. Laster-marka tresna-barrak erabiltzen duen metodoa soluzio bat izan daiteke. Edonola ere eskerrik asko zure iradokizunagatik, kontuan izango dugu hurrengo bertsioetan.
Urria 11th, 2007 at 16:35
Egia da botoi guztiak ezin direla bistaratu aldi berean barran. Nik noizean behin soilik erabiltzen ditudan botoiak uzten ditut hor. Normalean nire lehen aukera kontsulta konbinatua (Shift+Enter) erabiltzea izaten da, hor hiztegi nagusiak dauzkat; gero, gehiago sakondu nahi dudanean, Enter erabiltzen dut (nire kasuan, ItzuL posta zerrenda eta CorpEus kontsultatzeko); eta azken aukera barrako botoiak sakatzea da. Beraz, kontsultak egiteko hainbeste modu egonda, agian ez da hain garrantzitsua botoi guztiak bistan edukitzea.
Dena den, Julenek dioena irtenbide ona izan daiteke: hiztegiak multzoka bildu, eta orain Euskalterm-en botoiak funtzionatzen duen antzerako zerbait egin. Hala ere, horrek badauka desabantaila bat, bi klik egin behar direla hiztegiak kontsultatzeko klik bakarra egin ordez, eta hori, Euskalbar asko erabiltzen baduzu, nahiko deserosoa izan daiteke.
Urria 15th, 2007 at 11:28
Zorionak eta eskerrik asko. Nire lanean (eta ez lanean) egunero erabiltzen dut Euskalbarra, eta benetan ere ezinbesteko tresna da niretako. Berrikuntza hauekin guztiekin, are gehiago.
Eta Firefoxen webgunera joan beharra, nahastea baino oso egokia da, bai jauna.
(beste) Asier Sarasua :-)