Aspaldi hasi ginen programatzen
LOGOk 40 urte bete dituela jakin berri dut Slashdoten eta horrekin batera oroitzapen gozoak etorri dira dortoka forman: lehenengo informatika klasetan Windows 3.1pean Win-Logorekin egindako marrazkitxo haiek…

Baina horrekin batera jakin dut LOGOren atzetik Lisp programazio-lengoaia dagoela —hau aitontzar bat LOGOren aldean, ia 50 urte!—. Azken aste hauetan hasi berri naiz Lispekin lehenengo txapuzak egiten eta hara kasualitateak nolakoak diren, nik uste bainuen nire bizitzan gauza berria zela Lisp baina hamaika urte lehenago ere hortxe izan nuen muturren aurrean. av 30 gd 90 eta tankerako aginduekin hasi ginen programatzen, baina artean txikiegiak ginen horretaz konturatzeko.
Urria 18th, 2007 at 9:38
Eta maixuek ere ez ziguten gehiegi azaltzen. Dortoka hark etxe bat marrazteko gaitasuna zuela eta lerro koloretsuak… gutxi geyo. Gogoratzen informatika gelan, arbelaren gainean, alde batetik bestera pareta guztia okupatzen zuen logo komandu zerrenda? A ze oroitzapenak… ez omen du euririk egin ordutik…
Urria 18th, 2007 at 20:45
Bai hala da, nik beti pentsatu izan nuen marrazkiak egiteko programa bat zela, ez programatzekoa (zer ote zen programatzea?).
Oroitzapenekin hasita, IBM PC zahar horiek ere gogora ekarri behar, sistema eragilea disketean kargatu beharra, AccuType, zenbakien jokuak, hainbat gauza daude…
Urria 19th, 2007 at 10:54
Sokoban! ;)