Aspaldi nabil hemen ezer idatzi gabe, hain zuen nahia eta ezina elkartzen diren ertz horretan bainabil, lanez gainezka. Dena pilatzen zaigunean denboraren makina asmatu nahi genuke, baina ezinezkoa denez makina barik asmatu beharko dut denbora. Izan ere, zortea lagun, Google Summer of Coderen (GSoC) aurtengo edizioan parte hartuko dut! Ahoa bete hortz geratu nintzen nire proposamena aukeratu zutela ikustean eta, egia esan, kostatu zait hau guztia asimilatzea.

Lerro hauen artetik eskerrak eman nahi nizkioke zoriondu nauen jende guztiari. Ilusioari gehitutako ufada bezala da; abentura honi ekiteko aparteko laguntza.

Bestetik, uste dut proiektuaren xehetasun gutxi duela jendeak, Pootle-en inguruan hobekuntzak egingo direla baina ezer zehatzik ez. Gainera, GSoC-ren webgunetik atzi daitekeen eskaeraren fitxan laburpen bat ikus daiteke soilik eta, noski, hori ez da nahikoa informazio. Hortaz ba, proiektuaren helburu nagusiak laburbiltzen saiatuko naiz ondorengo lerroetan.

Read the rest of this entry »