Posta-zerbitzari oso bat martxan jartzea
Klaserako lan batean posta-zerbitzari bat martxan jartzeko aukera izan dut eta beti buruan izan dudan sistema potente hori egiteko aitzakia paregabea izan da:
- Postfix MTA erabiltzaile birtualekin (MySQL tauletan gordeta eta PostfixAdmin-ekin kudeatuta)
- Dovecot IMAP/POP3 zerbitzaria MDA lanak eta SMTP egiaztapena ere eginez (utikan SASL!)
- Birusei eta spamari aurre egiteko AMAViS, ClamAV eta Spamassassin
- RoundCube web bidezko posta-bezeroa
Honen guztiaren oinarri Debian GNU/Linux Etch sistema da eta abiapuntu gisa Christoph Haas-en ISP-style Email Server with Debian-Etch and Postfix 2.3 artikulua hartu dut. Lanaren emaitza Unibertsitatea.net atariko Otarrean aurki dezakezue edo zuzenean deskargatu nahi izanez gero: Posta-zerbitzari oso bat martxan jartzea (PDF, 216K)
Dokumentuak GNU FDL 1.2 lizentzia du beraz edozein aldaketa, ekarpen, itzulpen edo dena delako egin nahi baduzue, aurrera.