Blog honetan politikero hauek azaldu behar dutenetz alboratuz, errepara diezaiogun atzoko berripapereko irudiari: ministro eta sailburu, sailburu eta ministro, biak gustora dirudite emantzipatzeko oinarrizko errentaren eskabide-orriaren ale bana erakutsiz.

Madrazo eta Chacón

Madrazoren eskabide-orria, baina, motz geratu dela dirudi eta ez da tamaina kontua soilik, ortografiarena ere ez bada. Begira ezazue Ba al duzu alokairu kontraturik? galderaren erantzuna. Madrazok BAYetz esan du. Baietz esateko modu berria izango da agian, enfasi eta indar gehiagokoa, potenteagoa; aldarrikapen moduko bat etxebizitaren adar-jotzearen aurrean —ez dut pentsatu nahi Euskal Yaren saio propagandistiko bat denik!—.

Bien bitartean, Jaurlaritzako bere lagunek etxeko-lanak hobeto egin dituztela dirudi, sarean eskura daitekeen eskabide-orria zuzenduta baitago.